Sare transnazional bat sortu nahi da, profesional, aktibista, akademikoz osatua kolonialismoaz hitzegiteko, ikertzeko eta ezagutzak zabaltzeko eta sortzeko.
Jakintzaren eta boterearen arteko loturaz jakitun eta jakintza unibertsaleko deskolonizazioan buru belarri sartuz, KOLONIALISMO OSTEKO IKASKETA ZENTROAK beste epistemologiak ikertu eta sakonduko ditu.
Erakunde honek, KOIZ-ek, egoera postkolonial garaikidea ulertzeko teoria berrien eraikuntzan eta aukera berrien proposamenetan parte hartzen du.