ONGI ETORRI, KOIZ-ERA , (KOLONIALISMO OSTEKO IKASKETA ZENTRORA).
2016 urtean sortu zen. Dohako plataforma digital bat da, guztien elkarlanarekin eta beste instituzio batzuen elkar laguntzaz, bai akademi, bai profesional, bai euskaldun eta bai internazional mailan, ikasketa postkoloniala eta dekolonizazioaren ezagutza zabaltzeko,elkar banatzeko eta sortzeko foro bat eratu nahi duena.
Postkolonialismoak eta Dekolonizazioak, nahiz eta tradizio akademiko ezberdinetatik etorri, lehengo eta gaurko kolonialismoari begirada zorrotzez begiratzen diote. Bi posizio teoriko hauetatik posible da deskolonizazio proiektuetan parte hartzea eta baita errealitate transnazional garaikide ezberdinei aukera berriak ematea ere.
Gaur inoiz baino gehiago beharrezkotzat jotzen da beste kultura ezberdinei bide berriak zabalduko dizkion produkzio teoriko eta ikerketa bideak sortzeko kapaz izango den erreordenazio epistemiko eta intelektual bat. Begi bistakoa da post-aren eta de-kolonialaren inguruan sortu diren adierazpen artistikoen eta ezagutzaren sormenek, errealitatean zerikusi handia izan dutela, bai gizartean eta bai politikan. Modernitatearen gaisotasunak kronifikatzeko joera dagoen aro honetan behar beharrezkoak dira interpretazio guneak, ideiak elkarbanatzeak, autoaurkezpenak eta elkarrizketak. Kolonialismoaren historia oraindik gaur egunean puri purian dago, beraz derrigorrezkoa da justizia transnazional batetan lan egiten duten kultura ezberdinen artean zubiak eraikitzea. Pentsakera honek eraman gaitu sare partehartzaile hau eratzera, mugimendu sozial,ikertzaile,profesional,ikasle,erakunde kritikoek lan egin dezaten arlo teorikoan edo eta politika alternatiboen garapena bilatzen lagun dezaten.
Erabiltzaileen esku uzten dugun plataforma interaktibo honek datu digitalak erabiltzea eta trukatzea ahalbideratzen du, baita kurtso formatiboak hartzea, lan artistikoen erakusketak, de- eta postkolonialismoarekin zerikusia duten proiektuen aurkezpenak eta disziplina honi lotutako beste edozer errekurtso. KOIZ&U-n bitartez edozein erabiltzailek, bere profiletik abiatuta, elkarteko kideen barne komunikazio gune baterako sarrera izango du. Berak aukeratutako kideekin edo talderen batekin informazioa trukatzeko, proiektuak aurkezteko, elkarrizketa tematikoetan parte hartzeko edo bere taldea sortzeko, baita dokumentu edo bibliografia elkarbanatzeko modu arin,zuzen eta dinamikoan ere. Berriak y ekitaldiak sailak konferentziak, kongresuak, esposizioak eta kurtsoak hedatzea ahalbideratuko du. Guzti hau ikasketa postkolonialaren harira datorren gune interaktibo eta partehartzailean egingo da. Informazioa hobeto antolatzeko sei arlotan banatu da gunea: TEORIA, EKONOMIA, EMAKUMEA, ARTE eta LITERATURA, INDIGENA KONTUAK eta INGURU GIROA.
Informazioa kudeatzaz gain, segmentazio honekin, ikuspuntu akademiko eta kultural ezberdinetatik jorratuko da gai bakoitza. Plataforma honen malgutasunak eta kideen arteko interakzioek eraginda lan gune berriak sort ditzake.Kontaktua.