Arlo honetan KOLONIALISMO OSTEKO IKASKETA ZENTROA munduko emakumeen egoera postkolonialean zentratuko da.
Akademikoak, aktibistak, ikasleak eta artistak batu nahi ditu, kritika postkolonialetik, generoa, sexualitatea eta munduko emakumearen egoerak jorratzeko. Emakumeen esperientzia ezberdinak eta aldaketak aztertzeko erabiliko den profesionalez betetako sare honen bitartez teoria feministak berraztertzera eta beste berri batzuk sortzera eramango gaituen esperantzan oinarritzen da.